Eskirozek jokatuko du Albisuren partez Markina-Xemeingo Eskuz Binakakoan
Eskuineko eskuan tumefakzioa eta hematoma ditu Albisuk.
Zapatuan [urtarrilak 13] jokatuko da EPELen Eskuz Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldia, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Jaka-Mariezkurrena II eta Peña-Albisuk jokatu behar zuten, baina Albisuk eskuineko eskuan mina duenez, Eskirozek jokatuko du bere partez. Adierazi dutenez, tumefakzioa eta hematoma ditu Albisuk: “Atseden hartu behar du eta fisioterapia tratamendua egingo du”.
Eskirozek Binakako Serie B Txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu behar zuen zapatuan Iruñeko Labrit pilotalekuan; bere ordez Salaberri II.ak jokatuko du Larrazabalekin batera Agirre-Iztueta bikotearen aurka.