Markina-Xemeingo jai batzordeak aratusteak eta Karmen jaiak antolatzeko bilera egingo du
Astelehenean [urtarrilak 15] 19:00etan egingo dute bilera.
Markina-Xemeingo Udalak jai batzordearen bilerara joateko deitu ditu herritarrak. Astelehenean [urtarrilak 15] 19:00etan elkartuko dira osoko bilkura aretoan. Lau ataletan banatuko dute bilera. Hasteko, Gabonetako egitarauaren balorazioa egingo dute. Ostean, aratusteak eta Karmen jaiak landuko dituzte. Amaitzeko, norberaren ekarpenak jasotzeko tartea edukiko dute. Batzordeburuak Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea eta Mikel Urkia Zuloaga izango dira.