Marurik, Burgoak eta Arantzamendik lortu dituzte Zatozteren sariak
Miren Lore Marurik, Jone Burgoak eta Amaia Arantzamendik irabazi dute Zatozte Ondarroako dendari eta ostalari elkarteak Gabonetan egindako zozketa.
Saridun bakoitzak elkarteko bazkide diren establezimenduetan gastatzeko 700 euroko saria irabazi du. Saria emanda, Zatoztek eskerrak eman nahi izan dizkie hirurei. «Eskerrik asko herriko dendetan erostearren!».
- 34. 838 zenbakia (Idiakez dendan emandakoa) Amaia Arantzamendik jaso du.
- 11.342 zenbakiaren saria (Eguzkin emandakoa) Miren Lore Marurik jaso du.
- 90. 230 zenbakiaren saria (Zurkulun emandakoa) Jone Burgoa Badiolak jaso du.