Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Etorkizuna, ate; elkarbizitza, giltza

Milaka eta milaka euskal herritar elkartu dira Bilbon, Sare Herritarrak deitu duen manifestazioan. Euskal presoen egoerari konponbidea emateko "giltzak" eskatu dituzte: "Guzti-guztiok elkarlanean egitea beste aukerarik ez dago".

Etxerako bidea egiteko premia kaleratu dute Bilboko manifestazioan. Argazkia: Leire Bengoetxea
Alex Uriarte Atxikallende
Lea-Artibai eta Mutriku
2024/01/13

Bilboko kaleak dozenaka milaka lagunen habitat bihurtu dira gaurkoan [urtarrilak 13]. Euskal preso, errefuxiatu eta deportatuen egoerari aterabidea aurkitzeko eskatu die Euskal Herriak, Sare Herritarrak deitutako manifestazio jendetsuan. Konponbide bat topatzeko “giltzak” eskatu dituzte Casillatik Bizkaiko hiriburuko udaletxeraino egin duen mobilizazio erraldoian. Helmuga horretan hitza hartu dute, hain zuzen ere, Sare Herritarreko eledunĀ  Joseba Azkarragak eta Bake Bideko kide Anaiz Funosasek.

Itxaropena eta ilusioa eduki dituzte ardatz nagusi beraien esku hartzean. Euskal presoek pairatu behar dituzten salbuespenezko kartzela arauak bukarazteko “esperantza” dutela adierazita, aldarri horien alde “izaera demokratikoagaz beharrean segitzeko deialdia” egin diete euskal herritarrei. Urruntze politiken amaieraren ondoren, eman beharreko hurrengo pausoei begira azaldu dira biak ala biak. Hurrengo urrats hori, hain zuzen, argi eta garbi plazaratu dute: “Euskal presoek etxerako bidea egin dezaten, ateak zabaltzea“.

“Urteak preso egin dituztenen parte hartze aktiboa derrigorrezkoa da”

“Egiazko bakearen” bilaketan, espetxeratuen auziak oraindik “konpondu barik” dagoen gatazka bat ezkutatzen duela nabarmendu dute: “Indarkeria zikloa errepika ez dadin, zeharo nahitaezkoa da presoen eksubideak aintzatestea eta, elkarbizitza berreraikitzeko bide horretan, urteak preso egin dituztenen parte hartze aktiboa derrigorrezkoa da”. Giza eskubideen defentsa partekatuaz mintzatu dira Azkarraga eta Funoses, eta nabarmendu dute bizikidetzarako eta bakerako bidea “euskal gizartearen esfortzuagaz” lortzen ari direla: “Guzti-guztiok elkarlanean egitea beste aukerarik ez dago”.

 

Argazkia: Sare Herritarra

 

Helburu horri egiten dio erreferentzia Konponbiderako Giltzak manifestuak. Sufrimenduari “ateak zarratuko dizkion giltzak” bilatu beharra aldarrikatu dute, eta bilaketa hori “modu kolektiboan” egitearen esangura azpimarratu: “Herritarrek prozesu hori elkarrekin egin behar dute; horixe da azken urteotan alor politiko, sindikal eta sozialean elkarguneak eraikitzeko baldintza nagusia”. Hori horrela, Sare Herritarrak deia egin gura izan diete Euskal Herriko erakunde politikoei zein judizialei, etorkizunera begira atondutako prozedurak “diseinatu eta erraztu” ditzaten. Horretarako gakoa zein izan beharko den ere argi eta garbi laga dute: “Erabaki politiko ausart eta zuzenak hartzea”.

Garaile eta garaiturik ez. Mugak apurtzea eduki du jomuga gaurko manifestazio jendetsuak. Tankera guztietako mugak. Horrenbestez, Kuban, Cabo Verden nahiz Venezuelan deportatuta dauden euskal iheslariei elkartasuna erakutsi gura izan diete, eta beraien etxeratzea galarazten duten trabei “aurre egiteko prest” daudela adierazi. Funosasek, besteren artean, Txetx Etxeberri eta Bea Molle bakegileak gogoratu ditu. Baita “bidean desagerturiko” Mixel Bergouignan, Mixel Berhokoirigoin eta Michel Tubiana ere.

“Salbuespenezko politikei amaiera ematea ez da pribilegioa, legezkotasun arrunta aplikatzea baino ez”

Aurkako jarrera dutenentzako mezua ere izan dute eledun biek: “Garaile eta garaituen errelatoa sinesgarri izaten segitzea tematzen ari diren horiei denei diotsegu agertoki hori asmakeria hutsa dela eta, horrez gain, ez daukala inongo zerikusirik Euskal Herriko gizarteak nahi eta merezi duen bake nahiagaz“. Izan ere, biek ala biek aho batez gogoratu dute presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko politikei amaiera ematea “ez dela pribilegioa”: “Legezkotasun arrunta aplikatzea baino ez da, hau da, askatasunik ez duten norbanakoen eskubideak errespetatzea baino”. Ildo horretatik, Epsainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren eta epaileen jarrera salatu dute, justizia grinez barik, “erabaki politikoz kutsatuta” daudela esanez. Erabakiokin bat egiten dutenei, ostera, mezu argia helarazi gura izan diete: “Aurrean edukiko gaituzue“.

Mahai gainean ipinitako eginbehar horiek guztiak, bestalde, biktimekiko “errespetu, sostengu, aitortza eta erreparazioa” aintzat hartuta aurrera eroango dituzte. “Biktimei adierazi gura diegu eurak ere benetan nahitaezkoak direla elkarbizitza, bakea eta ulermena berreraikitzeko bidean, kontzeptuok sendoak izan daitezen”. Hori bai, bi eledunek azpimarratu dute oraindik ere sufrimendua jasaten duten biktimen erabilera existitzen dela, “biktimen erabilera politikoa”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.