Saihesbideko lanen eraginez Markina-Xemein eta Etxebarria arteko errepideko bideetako bat itxiko dute
Bihartik [urtarrilak 16] barikura [urtarrilak 19] arte itxiko dute bideetako bat, errepideko lanak egin ahal izateko.
Bihar [urtarrilak 16] Markina-Xemein eta Etxebarria lotuko dituen saihesbideko lanen eraginez BI-2636 errepidea itxiko dute, bi bideak txandakatuz, 09:00etatik aurrera; horrek, Etxebarriko Txoribenta auzoari eragingo dio. Barikuan [urtarrilak 19] 17:00etan zabalduko bidea normaltasunez. Ordura arte, ibilgailuak semaforo bidez bideratuko dituzte.
Segurtasunarengatik bidea ixtea beharrezkoa dela adierazi dute: “Eragin hori galtzadaren azpian drainatze-hodia egiteko lanek eragin dute”. Lanak 2026an amaitzea aurreikusten dute, eta lanok eragin ditzaketen eragozpenen aurrean “pazientziaz jokatzeko” eskatu dute.