Ondarroako V. Jose Mari Naberan Herri Krosa martxoaren 17an egingo da
7, 2 kilometroko ibilbidea egin nahi dutenek izena eman behar dute aurretiaz.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, martxoaren 17an (domeka) egingo da proba; 11:00etan hasiko da ibilbide handia, 12:15ean ertaina eta txikia (txikia LH-2ra artekoentzat), berriz, ertaina amaitzen denean.
Ibilbide handia egiteko asmoa dutenek aurretiaz izena eman behar dute, internetez; martxoak 15eko gauerdian amaituko da izena emateko epea. Ostera, ibilbide ertaina (1.340 metro) edo txikia (380 metro) egingo dutenek egunean bertan izena eman beharko dute, 11:00etatik 12:00etara, Itsasaurren.
Proba nagusia egiteko 12 euro ordaindu beharko dira. Ibilbide ertaina edo txikia egiten dutenek, berriz, 2 euro ordaindu beharko dituzte, eta “aurten bildutakoa Txirrimorraskirentzat izango da”.
Dortsalak egunean bertan jasoko dira 10:00etatik 10:50era bitartean eta probaren ostean dutxatzeko aukera egongo da Arraun Elkartean. Sari banaketa 13:00etan egingo da, eta ohi legez, lehenengo hiru gizonezkoek eta lehenengo hiru emakumezkoek jasoko dituzte sariak, “baita podiumetik kanpo geratu diren lehenengo neska-mutil ondarrutarrek ere”.