Berriatuko Legarmendi basoa berreskuratzeko lanak aurrera doaz
Berriatuko Legarmendi basoaren berreskurapena pixkanaka aurrera doa. Joan den asteburuan beste auzolan saio bat egin zuten herritarrek. Hain zuzen ere, proiektuaren bultzatzaileak herriko udala eta inguruko lur jabeak dira. Hori bai, auzolanak denen artean egiten dituzte. 23 hektareako lurraldean dagoeneko hamabi espezieko 6.000 ale jarri dituzte. “Gure natur ondarea eta gure biodibertsitatea hobetzeko proiektua da”, azaldu dute.