Beti bezain ondo ospatu dituzte San Bizente jaiak Aulestiko Narea auzoan

Ondo baino hobeto ospatu dituzte gaur [urtarrilak 27] San Bizente jaiak. Eguraldi ona lagun, herritar asko hurbildu dira auzora jaietaz gozatzeko.

Aulestiko Narea auzoko San Bizente jaiak

Iaz, ohi ez bezala, eguraldia lagun ez izaten eta gero, aurten gogo bereziekin hartu dituzte aulestiarrek Narea auzoko San Bizente jaiak. Eguzkia eta giro epela nagusitu da eta gogotik murgildu dira jai giroan.

Mezagaz eman diote hasiera egunari, eta gero herriko txikienek haientzako jolasak izan dituzte, nahieran, aukeran. Gainera, denen artean jolastu dute, bikoteka zein taldeka. Aurten bai, aurten eguraldi on izan dute, batez ere eguerdian, eta asko izan dira bertaratu diren umeak.

Ostean, ohiko zaldi dema egin dute: Etxebarriko Oier Irubideren Timber zaldia eta Markina-Xemeingo Gaztiñeren Adu zaldia. Aduk irabazi du lehia, hogei minututan untza gehien egin dituenak irabazi du auzoko manta, eta hori markina-xemeindarra izan da; 60 untzagaz, eta timber zaldiak 54 untza eta 5 metrotan geratu da.

[ARGAZKI GALERIA]

Arratsaldean, berriz, karta jokoen bigarren hitzordua izango da: 17:00etan abiatuko baita Briska Txapelketa. Ostean, eta eguneko jaiari amaiera emateko, txokolatea banatuko dute.