Madalenak egiten ikasi dute etxebarritarrek
Etxebarriko ETX kultur elkarteak antolatuta, 10 herritar inguru elkartu dira gaur [urtarrilak 27] jubilatuen egoitzan.
Etxebarriko ETX kultur elkarteak madalena opilak egiten ikasteko tailerra antolatu du gaur [urtarrilak 27]. Eguraldi ona egiten zuen arren, eta herritar batzuk jubilatuen elkartera hurreratu dira; hamar herritar inguruk parte hartu dute.
Aurreko San Blas eta erroskilen tailerrak bezala, Lorea Lejardi bizilaguna izan da madalenak nola egiten diren azaldu duena, eta umeek, nagusien laguntzagaz adi-adi jarraitu dituzte harek esandakoak. Giro onean, eta ondo pasatuz, bakoitzak bere lana egin du.
Antolatzaileek adierazi dute urte hasiera “indartsu” datorrela. Informazio guztia aurrerago zabalduko duten arren, otsailean eta martxoan, besteak beste, nagusientzako euskal dantzen ikastaroa, monologo bat eta Palestinan gertatzen ari denari buruzko hitzaldia antolatuko dituzte.