Bekobentako kantxako argiteria aldatu du Markina-Xemeingo Udalak
Markina-Xemeingo Udalak 2024ko aurrekontuan herriko argiteria publikoa berrizten jarraitu eta LED sistema jartzen amaitzeko 12.000 euro bideratuko zituztela azaldu zuten. Horri helduz, udalak Bekobenta Eskolako areto futbol kantxako argiteria berriztu du LED argien sistema jarriz: “Energia eraginkortasun handiago ahalbidetzen dute”. Modu horretan, batez ere neguan, kantxa argiztatuta egon ahal izango da iluntzen denetik gauera arte, eta baita goizeko lehen orduetan ere. Udalak jakinarazi duenez gauean argiak itzali egingo dituzte.