Lilatoira joateko autobusa egongo da Lekeitiotik
Lekeitioko Udalak eta Andraetxeak antolatu dute; izena eman behar da.
Lekeitioko Udalak eta Andraetxeak elkarlanean antolatu dute martxoaren 3an Donostiako Lilatoira joateko autobusa; Mandaskatik irtengo da autobusa 08:00etan eta itzulera, berriz, 18:00etan izango da, Donostiatik. Autobusean izena ematea doan izango da, eta bi modutara egin ahal izango da. Alde batetik, presentzialki egin nahi duenak barikuan [otsailak 2] edukiko du aukera 17:00etatik 18:30era Andraetxean. Bestalde, internet bidez egin nahi duenak galdetegia bete beharko du otsailaren 25a baino lehen.
Autobusean izena emateagaz batera kamiseta Andraetxean hartzeko aukera ere egongo da. Horretarako, Lilatoiaren web orrialdean eman beharko da izena 14 euroren truke, eta kamiseta jasotzeko aukera moduan Askasibar (Eibar) aukeratu beharko da.