Ondarroako ‘Basques in Australia’ erakusketaren bisita gidatuak egingo ditu Loren Arkotxak
“Erantzun ona ikusirik eta Lorenen prestutasuna ikusita, bisita gidatuak herritar guztiei zabaltzea erabaki dugu”, esan dute.
Basques in Australia erakusketaren bisita gidatuak egingo ditu Loren Arkotxak zapatuan [otsailak 3], 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da aukera, Udal Erakusketa Aretoan. Bisita gidatuan parte hartzeko ez da izenik eman behar eta doakoa da.
Lehen aldiz gainera, herritar guztiei zabalduko diete aukera talde desberdinetan egin ostean. Hain zuzen ere, dagoeneko Zaldupe eskolako, institutuko eta Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek edota Antiguako Ama elkarteko erabiltzaileek. Ondarrutarra egongo da erakusketan, bertara doazenak gidatu eta lehen pertsonan azalpenak ematen, bera ere Australian egondakoa baita gaztetan.
“Erantzun ona ikusirik eta Lorenen prestutasuna ikusita, bisita gidatuak herritar guztiei zabaltzea erabaki dugu. Eta uste izan dugu horretarako egun aproposena zapatua dela, bai goizean eta baita arratsaldean ere”, esan du Nerea Lorenzo Gonzalez aniztasun zinegotziak.
Basques in Australia Erakusketa, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskal Australiarren Elkartearekin batera antolatutakoa izan dena, otsailaren 4ra arte [domeka] egongo da Ondarroan.