Berriatuarrak medikua eskatzeko elkartu dira
Ertzaintzak pankarta eusten zeuden herritarrak identifikatu ditu. Datorren martitzenean ere berriro mobilizatuko direla jakinarazi dute.
Zerbitzu murrizketarik ez, zerbitzu publikoak defendatu, Berritxun medikua orain! lelopean elkartu dira gaur arratsaldean [otsailak 1] berriatuarrak azken hilabeteetan Osakidetzak herriko anbulatorioan egindako “zerbitzu murrizketak” salatzeko eta mediku zerbitzua berrezartzeko eskatzeko. Izan ere, Gabonetatik daude medikurik gabe.
Ertzainak bertaratu dira, eta pankarta eusten ari ziren herritarrak identifikatu ostean, alde egin dute.
Elkarretaratzea amaituta, herriko egoera eta hartu beharreko hurrengo pausoak aztertzeko batzarra egin dute, eta datorren martitzenean [otsailak 6] 18:00etarako elkarretaratzea deitu dute.