Yolanda Arrietak ‘Etxe bat’ emanaldia aurkeztuko du Uhagonen
Testuak idazle etxebarritarrak argitaratzear daukan liburu batekoak direla aurreratu dute.
Yolanda Arrietak, Peru Galbeteren laguntzagaz Etxe bat emanaldia aurkeztuko du zapatuan [otsailak 3] 19:00etan, Uhagon kulturgunean. Etxebarritarrak jarriko ditu hitzak eta Galbete izango da musika jartzeko arduraduna. Hain zuzen ere, biak uztartzen ditu saioak, musikaz lagundutako poesia errezitala da. Testuak idazleak argitaratzear daukan liburu batekoak direl aurreratu dute.
Yolanda Arrieta: “Gaston Bachelard soziologoak espazioen esanahietan murgiltzen gaitu La Poétique de l’espace entseguan, kanpoko espazioez ari garenean geure barruko estantziez ere ari garelako. Nik etxearen irudia hautatu dut. Xede bakarra buruan: amets egiten jarraitzea”.