Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

‘Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek?’ hitzaldia eskainiko dute Ondarroan

Uemak antolatutako hitzaldi ziklo bat da eta martxoan Lekeition eta Markina-Xemeinen ere helduko da; martxoaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren.

Mikel Reina Barros
Ondarroa
2024/02/06

Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? hitzaldia eskainiko du Iñaki Iurrebasok eguenean [otsailak 8] 18:00etan Kofradia Zaharrean. Udalak, Uemagaz elkarlanean antolatu du saioa. Hitzaldi ziklo bat da eta martxoan Lekeition eta Markina-Xemeinen ere helduko da; martxoaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren.

Iurrebaso Uemako ikerketa teknikaria da eta doktore-tesia aurkeztu zuen 2023ko otsailean. Tesian, hainbat ideia giltzarri plazaratu zituen, euskararen benetako egoera zein den jakiteko eta diagnostiko zehatzagoa osatzeko; azken hilabeteotan, ideia horiek ari da zabaltzen herriz herriko hitzaldietan. Besteak beste, Iurrebasok dio “funtsezkoa” dela hiztunen hizkuntza-gaitasunari erreparatzea: zein hizkuntza hitz egiten duten ondoen, zenbateko erraztasuna duten batean eta bestean… Iurrebasoren tesiak hankaz gora jartzen ditu euskalgintzak eta erakundeek azken urteetan erabili dituzten diskurtso batzuk eta bide berriak proposatzen ditu.

“Erabilera, tranmisioa, hizkuntza-bilakaera eta hizkuntzek duten nagusitasuna kontuan hartuta, euskara minorizazio gorriko egoeran dago”

“Euskararen ezagutzari begiratu izan diogu betidanik, baina argi dago ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea handia dela eta areagotuz doala. Zergatik? Euskaldunen profila aldatzen ari da. Hezkuntzaren ondorioz, gero eta herritar gehiagok daki euskaraz, baina horietako askorentzat ez da lehen hizkuntza, ezta ohiko hizkuntza ere. Kontzientziarik ezean, horrek eragin handia du gero erabileran”.

Horregatik, Iurrebasoren arabera, gakoa da hizkuntza-gaitasunari behatzea, askotan esan izan denaren kontra bereziki ahul baitago euskara hizkuntza-gaitasunean. “Erabilera, tranmisioa, hizkuntza-bilakaera eta hizkuntzek duten nagusitasuna kontuan hartuta, euskara minorizazio gorriko egoeran dago”. Iurrebasok aztertu dituen adierazleek gertuago erakusten dute hizkuntza heriotza-egoera batetik balizko elebitasun orekatu egoera batetik baino.

Uemari garrantzitsua iruditzen zaio “euskararen biziberritzerako ezinbestekoak” diren gako horiek ezagutaraztea, eta horretarako Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du. Era berean, udalerri euskaldunetako euskara teknikarientzat eta udal ordezkarientzat ere antolatu du aurkezpen sakonagoa Uemak. Hitzaldiez gain, Iurrebasoren tesiko gakoak ezagutarazteko eta zabaltzeko beste zenbait ekimen ere ari da prestatzen Uema, zenbait eragilerekin.

Euskararen egeora zer diote datuek hitzaldia

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.