Markina-Xemeingo Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute.
Barikuan [otsailak 2] Lekeitioko 45 emakume elkartu ziren Andraetxean. Aurretik "erronka asko" dituzten arren, datorrenari heltzeko "gogotsu" amaitu zuten batzarra.
Debabarrenako mankomunitateak gaikako bilketaren beheranzko joera egon dela nabarmendu du. 2024rako erronkak datuak hobetzea eta hondakinen sailkapen egokia egitea dira.
Ondarroako Udalak tabernen itxiera ordua luzatzeko aukera egongo den egunak zehaztu ditu. Luzapena, beti ere, taberna bakoitzak daukan lizantziak zehazten duen ordutegiaren gainekoa da.
Finalaurrekoan Jean Olharan eta Julen del Rio mendean hartuta, Aritz Erkiaga ispastertarra eta Jon Ibarluzea markina-xemeindarra otsailaren 18ko finalera sailkatu dira. Goikoetxea-Lekerika bikote indartsuaren kontra jokatuko dute neguko txapelketaren final handia.
Joxean Ostolaza eztigileak emango du hitzaldia liztor asiarrek sortzen dituzten arazoak ezagutarazteko. Bihar [otsailak 7] 19:00etan jarri dute hitzordua, kultur aretoan.
Ondarroako elkarteak Ondarroa Kide izenagaz lehiatuko du TKE ligan.
Barikuan [otsailak 9] hasiko da Kinttopeko 28. sariketa eta domekan [otsailak 11] amaituko da.
Uemak antolatutako hitzaldi ziklo bat da eta martxoan Lekeition eta Markina-Xemeinen ere helduko da; martxoaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren.