Hastear daude Ispasterko Kinttope eta Zaldi-Mando sariketak
Barikuan [otsailak 9] hasiko da Kinttopeko 28. sariketa eta domekan [otsailak 11] amaituko da.
Beste urte batez bueltan da Ispasterko Udalak antolatzen dituen Kinttope eta Zaldi-Mando sariketa. Barikuan [otsailak 9] 21:00 hasiko da Kinttopeko 28. sariketa eta hiru talde ariko dira nor baino nor gehiago, Angel Txertudi, Ibekohondo eta Jatetxe Nabarniz. Domekan [otsailak 11] lehiatuko dute bigarren jardunaldia Talaia Jatetxea, Txibilter eta Fermin Santamariak.
38. zaldi-mando sariketa, berriz, otsailaren 16an 21:00etan hasiko da, Olea, Torrontegi eraketak eta Juan Uriarte ariko dira. Otsailaren 18an 18:00etan Xanarta, Jose Iturriaga eta Talaia Jatetxeak lehiatuko dute eta hurrengo egunean 20:00etan Jatetxe Nabarniz, Garcia alabak eta Fermin Santamariaren txanda izango da.