Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

2023an baino 5,8 milioi euro gehiagoko aurrekontua onartu du Mutrikuko Udalak

Herriarentzako "proiektu historikoak" daudela zehaztu dute: Merkatu plazaren birgaitzea, komentua eraberritzea eta Egañaneko estaldura egitea.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2024/02/07

Mutrikuko udalak  14. 291.844,73 euroko aurrekontua onartu du, zehazki, iazkoa baino 5,8 milioi gehiagokoa. Ainhize Azpiazu Azkarraga EH Bilduko zinegotziak bideratu zuen otsailaren 1eko ez ohiko bilkuran bozkatu zen: “Aurrekontu oso pisutsua dugu oraingoan, diru laguntzak lortu baitira proiektu potoloak daudelako. Oso ondo justifikatuta dago aurrekontua”. EAJren babesarekin eta Berdeen abstentzioarekin onartu zen.

Ion Gambra EAJko zinegotziak herriarentzako proiektu garrantzitsuak aurrera eramatea lehenetsi zuen:  “Ezetzik ezin diogu esan aurrekontu proiektu honi. Gure herriaren eta herritarren interesak aurretik jarriko ditugu eta herriarentzako proiektu garrantzitsuak daudela uste dugulako aldeko botoa emango dugu”.

Aurrekontuak herriarentzako “proiektu historikoak” dakartzala zehaztu zuen Azpiazu EH Bilduko zinegotziak. Merkatu plazaren birgaitzea, komentua eraberritzea eta Egañaneko estaldura egitea dira aurrekontuan nabarmentzen diren hiru proiektuak.

100.000 euroko aurrekontua duen skate parkea egiteko proiektua dago.

Horiek aurrera eramateko lortutako Next Generation diru laguntzek ahalbidetuko dute herrian egingo diren aldaketa esanguratsuenak. Merkatu plazaren birgaitze obrak 1.270.00 euroko aurrekontua du eta 790.000 euroko diru laguntza jaso du. Aitor Itza EH Bilduko zinegotziaren esanetan herriak behar duen proiektu bat da: “Batzordean landutako gaia da. Herriak behar eta merezi duen proiektua da, hasieran batean ekainerako bukatuta egon behar dena”. Bestalde, komentuaren eraberritze obrak 2.500.000 euroko aurrekontua du eta Next Generation diru laguntza jaso du, baita ere. “2025erako exekutatua egon behar da”. Egañaneko frontoiaren estalkiari dagokionez, 900.000 euroko aurrekontua du. “Duela urte pila bat egin nahi zen, eta aurten exekutatu egingo da, udalaren lehentasuna baita”.

Aurrekontu handienak dituzte proiektuez gain, sormena, kirola eta gizarte arloetan ere badaude berritasunak. Esaterako, gazteriaren atalean 100.000 euroko aurrekontua duen skate parkea egiteko proiektua dago. “Duela urte batzuk institututik egin zuten eskaera; bertako gazteek stake parkearen falta sumatzen  baitzuten herrian. Urteetan lanketa egin da gazteekin proiektua nondik hasi jakiteko eta 2023an proiektua idaztea eskatu zen”.

31 urteren ostean, lehenengo aldiz, zorpetu barik egoteko aukera izango du udalak.

Horrez gain, sormenerako dirulaguntza atera nahi dute, umeentzako eskolaz kanpoko jarduera berri bat proposatuko da arte hezkuntza oinarri izanik eta, beharrezkoa den kasuetan, 80 urtetik gorako pertsonen etxebizitzetan ke detektagailuak jarriko dituzte.

Mutrikuko Udalak 31 urteren ostean, lehenengo aldiz, zorpetu barik egoteko aukera izango du. “Aurten krediturik ez badugu eskatzen gure zorpetze maila 0 ra helduko da azkenengo 31 urteetan lehenengo aldiz. Ostera, eskatu beharra badugu, txarrenean, %1,2 ra ailegatuko da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.