Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
Futbol eskolako koordinatzaileak

Andres eta Ritxi Escobar: "Geratzen dena esentzia da"

Koordinatzaile, zuzendari, irakasle... Era guztietan bizi eta sentitzen dute futbola bi anaiek. Abenduan Markina-Xemeingo Udalak lehenengoz banatu zuen kirol saria jaso zuten.

Andres eta Ritxi escobar.
Garaia Pagola Urriza
Markina-Xemein
2024/02/09

Kirolari lotutako bizitza eduki duzue eta daukazue, ezta?
Ritxi Escobar: Bai. Gure kirola futbola izan da. Eskolan 7 urte ingururekin hasi ginenetik gaur arte. Kirol asko probatu ditugu, baina, gure bizitza gehien bat futbolari lotuta egon da.
Andres Escobar: Bai, biok erabaki genuen kirolerantz bideratzea gure bizitza. Ingenieritza ikasketak amaitu ostean erabaki genuen kirol magisteritza egitea.

Zer ematen dizue kirolak, eta bereziki, futbolak?
R.E.: Niretzako pertsonalki babesleku bat izan da, seguru sentitu naizen toki bat, eta nire adinekoekin batera zerbait gustura egiten aritu naizen diziplina bat izan da. Asko disfrutatzen nuen orduan, eta baita orain ere.
A.E.: Niri pertsonalki dena eman dit. Anaia bion kasuan etxeko arazoak alde batera uzteko eta besteen parean sentitzeko aukera eman digula esango nuke.

7 urterekin hasi zinetenetik Artibai F.T.-ko zuzendari izateraino. Abenduan, gainera, Markina-Xemeingo Udalaren kirol saria ere jaso zenuten. Begirada atzera botaz gero, nola sentitzen zarete?
R.E.: Guretzako sorpresa izan zen saria jasotzea. Udaletxetik deitu ziguten esanez lehenengoz kirol sariak banatu nahi zituztela eta gurekin pentsatu zutela gure ibilbideari errekonozimendu txiki bat emateko. Guretzako oso handia izan da, eta sopresaz hartu genuen. Esker ona adierazi nahi diegu guregan pentsatu dutenei. Poztasun handia sentitu genuen eta benetan bihotzez eskertzen dugun zerbait da.

Markina-Xemeingo 2023ko kirol saiak. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.

Kirol sarien ekitaldia. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala.


A.E.: 30 urtetik beherako gazte gehienak entrenatu ditugu, eta azkenean, jende asko da. Azkenengo denboraldian, iazkoan, 350 gazte baino gehiago zeuden futbol eskolan.

Ingenieritza alde batera utzi eta heziketa fisikora dedikatzeko erabakia erabaki ona izan da?
R.E.: Bai… Bizitzan erabaki on bat hartzen duzunean barruan sentitzen duzu, eta aurrera egiten duzu. Egia esan, ez genuen atzera asko begiratu, eta erabaki hori hartu izanak merezi izan zuela ez dugu zalantzarik. Egunero eskertzen dugu erabaki hori hartu izana. Gaur egungo bizimodua asko gozatzen dugu, benetan guk egin nahi duguna da eta.

350 gaztetxotik gorako taldea koordinatzea ez da erraza izango, ezta?
R.E.: Nik ikasi nuen lehenengo lekzioa izan zen jende onagaz inguratu behar dela, eta jende ona baduzu inguruan dena errazagoa dela. Guk lana egin dugu apur bat dena kudeatzen eta erabakiak hartzen, baina, inguruan jende asko eta oso ona egon da, eta horrek dena erraztu du.
A.E.: Gauzak ondo eta txarto egingo genituen, baina uste dugu geratzen dena esentzia dela. Borondate onez eginez gero eta umeekin pentsatuz, gainontzeko denak berdin du.

Iaz Karmen jaietako pregoia ere bota zenuten eta hainbat balore aipatu zenituzten. Futbola edo kirola osasunaz gain bada gehiago ere, ezta?
R.E.: Bai, kirola sozializatzeko erreminta potenteenetarikoa da, gu kontziente gara horretaz. Badakigu Markina-Xemein herri bat dela eta talde herrikoi bat egon behar dela, eta badakigu talde horrek zer nolako garrantzia eduki dezakeen gauzak ondo egin ezkero herriko umeek eta gazteen euren garapenean hainbat errekurtso bereganatzeko. Gu horretarako kontextu bat sortzen saiatu gara, horiek indartzeko.
A.E.: Hori da. Azkenean guk umeekin nahi izan duguna egin izan da, alde batetik, seguru sentitzea, eta bestalde, berdin sentitzea. Hau da, aukera berdinak edukitzea edozertarako. Uste dugu hori ezinbestekoa dela etorkizunean komunitate mailan denok hazteko.
R.E.: Egia da talde bakoitza burbuila bat dela eta hainbat kontu sortu daitezkeela, baina gu gure aldetik dena koherentzia batekin egiten saiatu gara, jakinda bakoitzak bakarka gure errespetu, zaintza eta urbiltasun dena merezi duela.

Ritxi Escobar: “Gure inguruan jende asko eta oso ona egon da, eta horrek dena erraztu du”

Futbolean emakumeen presentzia bultzatzen ere saiatu zarete, taldeak sortuz, esaterako.
R.E.: Bai, nagusien taldea zegoen, baina ez zegoen belaunaldi erreleborik. Biok horretan jarri ginen eta erabaki genuen behetik gora hasi behar zela, ze oso zaila da 15 urteko neskak futbolean hastea inoiz ibili ez direnean. Laguntza handik eta hemendik lortuta, lortu genuen COVID 19-aren hurrengo urtean talde pare bat sortzea. Ez zen erraza izan baina bagenekien gakoa hor zegoela, eta hortik gorantz egingo zuela. Eta hala izan da. 2021. urtean 30 neska inguru zeuden, eta gaur egun 60 inguru daude.
A.E.: Garai haietan hasi zirenak orain hiru urte doaz. Azkenean, kate bat sortu da, eta guretzako sekulako poztasuna da hori.
R.E.: Bai, hala da. Arazo bat identifikatu genuen hor, ze neskek ez zeukaten talde bat edo estruktura bat dagoen toki bat kirolean aritzeko, eta horrez gain ikusten genuen 14 urte ingururekin neska askok kirola uzten zutela. Orain behintzat eskaintza hori badute, eta itxura ona dauka.

Andres Escobar: “Aitona Ricardok sartu eta transmititu zigun grin hau,
pasio hau”

Aurrerantzean honetan lanean jarraitu nahi duzue?
R.E.: Bai. Jakin egin behar da dimentsionatzen eta guri futbola maila guztietan gustatzen zaigu. Nik lotuta jarraituko dut, bai entrenatzen, bai irakasle moduan.
A.E.: Baita neuk ere, era batera edo bestera. Kirola gure bizitzaren parte da eta izango da, eta futbola ere bai, zalantzarik barik. Benetan guri barrura heltzen zaigun proiekturen bat ateraz gero prest egongo ginateke zalantzarik barik heldu eta gure onena eskaintzeko.

Beraz, ingurukoen laguntza eta zuen gogoa elkartuz heldu zarete honaino, eta ez duzue gelditzeko asmorik.
R.E.: Gure eskerrik onena eman nahi diegu inguruan egon diren guztiei. Sari bat jasotzerakoan gu egon gara aurrean, baina jende asko eduki dugu inguruan, eta guzti horien lana goraipatu nahi dugu. Eskualdean izkutuko lan hori egiten duen jende asko dago. Batzuk bagara kontziente zer nolako lana egin behar den, eta ze lan ona egiten duten.
A.E.: Aitona izan zen guri honetarako gogoa eta grina sartu zizkiguna. Gure aitona futbol jokalari profesionala izan zen Bolivian eta barruan sartu zigun gogoa. Aitona Ricardo aipatzea ezinbestekoa da guretzat. Berak sartu eta transmititu zigun grin hau, pasio hau, eta azken finean, baita umeak eta futbola ikusteko ikuspegia ere.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.