Zaparrada eta aterrune artean egin da azoka gaur goizean [otsailak 10], Zelaiaren bueltan. Landare haztegietakoek ondo saldu dute, ohi legez, goizeko lehen orduan batez ere. "Markina-Xemein oso plaza ona da landare azoka egiteko".
Eguraldi goibelari aurpegi ona jarrita, kolorez eta alaitasunez ari dira ospatzen herritarrak inauteri zapatua. Etxebarrian eta Aulestin, kalejiran eta bazkaritan elkartu dira kuadrillak eguerdian.