Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Markina-Xemeingo Landare Azokak erosle fidelak dauzka

Zaparrada eta aterrune artean egin da azoka gaur goizean [otsailak 10], Zelaiaren bueltan. Landare haztegietakoek ondo saldu dute, ohi legez, goizeko lehen orduan batez ere. "Markina-Xemein oso plaza ona da landare azoka egiteko".

Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024 Asko izan dira azokara landareak erostera joan direnak.
Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Markina-Xemein
2024/02/10

Urtero-urtero errepikatzen dute saltzaileek, urtero-urtero erosleek. Duda barik, landareak saltzeko oso plaza ona da Markina-Xemein. Egiten den sasoiagatik, ezin aproposagoa da, eta gaur ere igarri-igarria izan da hori. Euri zaparradek zer edo zer desitxuratu badute ere, jendearen joan-etorria handia izan da goizean goizetik eguerdira. 

Gerezi txertoak, laranja, mandarina, sagar, limoi, kiwi, albarikoke, melokotoi, albertxiko eta ahabia arbolak, aretxak…. Danetarik erosi du jendeak; inguruko lurretan landatzeko gehienek, Nafarroan landatzeko ere bai bat edo batek. Ohi legez, baserritarrak izan dira goiztiarrenak. Landare haztegietakoak postuak txukuntzen zebiltzanerako joan dira asko eta asko erostera, 09:00ak jo orduko. Urteroko hitzordua dute Markina-Xemeingoa inguruko herrietako baserritar askok. Ez dute galdu nahi izaten, batez ere orain delako landatzeko sasoia eta aukera zabala eskaintzen duelako.

Gatikako Etxebarria haztegiko David Torre “gustura” zegoen salmentekin. “Inguruan baserri asko daude eta, gainera, sasoi oso ona da. Gaur ez da egun onena, euriagatik baina, edozelan ere, ondo joan dira salmentak”, zioen. Murueta Mintegiko Mila Ozamiz Zabala ere urtero etortzen da. “Iaz alaba etorri zen, eta oso pozik egon zen. Aterri egonez gero, hobea litzateke, baina hori ez dago gure esku. Zitrikoak eroan ditu jendeak asko, kiwiak ere bai, batez ere horiak. Magnoliak eta kameliak ere eroan dituzte eta zuhaixkak ere bai. Hona datozenek badakite zeren bila datozen. Eta, horrez gain, berritasun bat egonez gero ere, eroaten dute”, azaldu du. Zaldibarko Areitio haztegikoak ere Zelaian egon dira. “Urtero etortzen gara. Jendea beti animatzen da, urtez urte. Datorren urtean ere bertan elkar ikusiko dugu”.

Lea-Artibai Amankomunazgoaren postua ere aurkitu zitekeen Zelaiaren bueltan. Bertan zegoen Leire Markuerkiaga Olabe presidentea: “Geuk birziklatu dugun organikoaren emaitza etorri denez, gaur hemen aprobetxatuko dugu hori banatzeko. Opari moduan, baba landareak ari gara banatzen. Organikoaren kitak banatzen ere bagabiltza eta informazioa ematen”. Organikoari bultzada emateko, gaur Markina-Xemeinen egin modura, Amankomunazgoak iragarri du eskualdeko udalerri bakoitzean urtean gutxienez behin egoteko asmoa daukala. Azokak baliatuko ditu horretarako.  

Merkatu txikia eta hitzaldia.
Landare eta loreez gain, bertoko ekoizleen produktuak eta artisau produktuak eskuratzeko aukera ere egon da. Ez hori bakarrik. Hemen Be Bai merkatari elkartearen Merkatu Txikia ere egon da eskura Plazabarripean; Outlet feria. Jakoba Errekondo agronomo eta landare gaietan adituak hitzaldia eman du, areto bete jenderen aurrean. Herritarrek ez dute galdu zalantzak argitzeko aukera. 

Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024
Markina-Xemeingo Landare Azoka 2024

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.