Amorotoko herriko taberna lehiaketa publikora atera dute
Elexalde auzoko zortzigarren zenbakian dagoen Elimendi etxearen beheko eta lehenengo solairuak eskaintzen dituzte. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 14an amaituko da.
Amorotoko Herriko Tabernaren errentamendu kontratua amaitzera doanez, Amorotoko Udalak berriro zabalduko du taberna errentan hartzeko lehiaketa. Eskaintzak aurkezteko epea martxoaren 14ko 14:00ak arte egongo da zabalik.
Elexalde auzoko 8. zenbakian dagoen Elimendi etxearen beheko eta lehenengo solairuan dagoen taberna eskaintzen dute lizitazioan, urteko 3.600 euroko errenta ordainduaz; kopuru horri BEZa gehituko zaio.
Kontratuaren iraupena 5 urtekoa izango da, kontratua sinatzen den egunetik zenbatuta. Hala ere, kontratua urtero luzatu ahal izago da, guztira 1o urtera heldu arte. Eskaintzak eta parte hartzeko eskaerak elektronikoki aurkeztu beharko dira Kontratazio Publikoa Euskadin erakundearen orrialdean.