Markina-Xemeingo Beti Jaiko jubilatuek ibilbidea egingo dute herritik
Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteak ibilaldia antolatu du eguaztenean [otsailak 14] 16:30ean. Udaletxe aurrean jarri dute hitzordua eta edozein herritarrek parte hartu dezakeela gogoratu dute antolatzaileek “elkarrekin eta lagun giroan” egiteko ekimena delako. Hain zuzen ere, ez da ibilaldi luzea izango, eta herritik egingo dute osorik. San Agustin kaletik Arretxinagara joango dira, Barroeta pasa ostean, bide gorritik kiroldegira arte helduko dira. Amaiera, berriz, jubilatuen elkarteko egoitzan izango da eta bertan kopaua egingo dute parte hartzaileen artean.