Etxebarriko Erbera kaleko lanak aurkeztuko dituzte gaur
18:30ean kultur aretoan egingo dute aurkezpena. Herritarrek lanen planteamendua onartuz gero, lanekin hasiko dira.
Etxebarriako Udalak Erbera kalea oinezkoentzako egiteko lanen azalpenak emango ditu gaur [otsailak 13] 18:30ean kultur aretoan. Jesus Iriondo alkateak azaldu duenez Altzibar eta Ibaun Erdin edukiko du eraginik handiena, eta horregatik herritarrei aurkezpenera joateko deia egin die.
Jakinarazi duenez, auzotarrek lanen planteamentua onartuz gero bi zatitan egingo dituzte lanak: “Dena batera egiteko diru gehiegi da, eta beraz, lehenengo zati bat egingo dugu eta ondoren bestea”. Olaia taberna dagoen paretik Iru Bide dagoen pareraino jarri nahi dute oinezkoentzako bidea, eta ondorioz, inguru horietako etxeetarako sarrera beste aldetik jarri nahi dute: “Hor umeentzako jolas parke bat dago, eta uste dugu beharrezkoa dela oinezkoentzako bidea izatea”.