“Oso arrakastatsua” izan da Lekitto Bedarraken mahats inausketa ikastaroa
Atzo [otsailak 15] arratsaldean 13 partaide elkartu ziren Usotegi parkean.

Beste urte batez “oso arrakastatsua” izan da Lekitto Bedarra taldeak antolatutako mahats inausketa ikastaroa. Hilabete hasieran Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak banatzen duen Adinekoentzako Lagunkoitasun Jardunbide Egokien saria jaso osteko lehendabiziko ekintza izan da.
Atzo [otsailak 15] arratsaldean 13 parte hartzaile bertaratu ziren Usotegira parkera ikastaroa praktikoaz gozatzera. Herrikoak ez ezik, eskualdeko eta Ibarrangeluko bikote batek ere parte hartu zuela esan dute antolatzaileek. Pipas txakolindegiko Anton Onaindiak gidatu zuen saioa eta teoria azaldu eta gero, aukera izan zuten ikasitakoa praktikan jartzeko.
Amaieran partaideek “oso ondo” baloratu dutela azaldu dute Lekitto Bedarra taldeko kideek. “Horrelako formatu txikiko ikastaro praktiko gehiago egitea eskatu digute , beraz badugu asmoa antzeko formakuntzak antolatzen jarraitzeko”.