Sagardotegira irteera antolatu dute mendizaleek
Ibilaldia eta sagardotegia uztartuko dituzte. Izena emateko azkenengo eguna gaur [otsailak 16] da.
Urteroko hitzordua izan ohi da inguruko mendizaleentzako sagardotegira irteera. Deba, Ondarroa, Mutriku eta Markina-Xemeingo mendi taldeek duten lan egiteko moduaren baitan, urtero elkarte bati dagokio antolatzea. Aurten, Debako Burdin Kurutz elkarteak antolatu du irteera: Adarrara ibilaldia eta Hernaniko Larre Gainen bazkaria otsailaren 25ean.
Ibilbideari dagokionez Besabi (276m), Onddi (548 m) eta Adarra (811m) igaroko dituzte lau ordu inguru iraungo duen ibilaldian. Zailtasun ertainekoa izango dela zehaztu dute.
Izena emateko azkenengo eguna agur[otsailak 16] izango da eta ohiko lekuetan egiteko aukera egongo da. Internet bidez egiteko aukera ere badago Burumendi Mendizale Elkartearen webgunean.
Autobusa eta bazkariaren prezioa 55 eurokoa izango da. Autobusa 07:30ean aterako da Markina-Xemeindik, Ondarroan egingo du geldialdia 07:45ean eta 07:50ean, ostera, Mutrikun.