Erabatekoak izan dira Ziortza-Bolibarko inauteriak
Markola guraso elkarteak beste urte batez antolatu ditu aratusteei lotutako ekintzak gaur [otsailak 17] frontoian.
Ziortza-Bolibarren gaur [otsailak 17] ospatu dituzte aratusteak. Hori gutxi ez, eta beste herri askotan azken egunetan egin bezala, txitxiburduntzia egin dute eta guzti. Sasikoipetxu zetorrela jakitun, Markola guraso elkarteak zumba saioa antolatu du umeentzako aurretik. Askotariko dantzak egin dituzte herriko txikienek, eta baita animatu diren nagusiagoek ere. Gainera, mozorrotuta dantzatu dute, frontoia koloretatuz. Kirola egin ostean, denak elkartu dira jateko. Hau da, erabatekoak izan dira inauteriak.