Amandarri, Euskadiko txapeldun, eta Garraitz, txapeldunorde
Zapatuan [otsailak 17] jokatu zen Euskadiko taldekako erlojupeko duatloi txapelketa eta bi talde lekeitiarrek emaitza bikainak eskuratu zituzten.
Zorioneko daude lekeitiarrak. Amandarri triatloi taldea eta Garraitz kirol taldea Euskadiko onenen artean daude. Zapatuan [otsailak 17] Zornotzak hartu zuen Euskadiko taldekako erlojupeko duatloi txapelketa eta Lekeitioko ordezkariek emaitza bikainak lortu zituzten. Lasterketa PeƱota Dental Alusigma taldeak irabazi bazuen ere, Amandarri izendatu zen Euskadiko txapeldun eta bigarren izan zen Garraitz. 50 minutu eta 9 segundoko denbora lortu zuten Amandarrikoek eta minutu bat eta 36 segundo gehiago behar izan zituzten Garraitzekoek.