Berriatuko Gym Berdeak egutegia zehaztu du
Hamabosterik behin helduekin saioa egingo dute, eta hiru asterik behin eskolakoekin. Otsailaren 26an egingo dute lehen saio bateratua.
Beste era batera ikasiz, ikasketa prozesuak garatzeko espazioak dira Gym Berdeak. Ume zein helduak ingurumena zaindu eta errespetatzeagaz jabetuta batzen dituen proiektua da Berriatuan esku artean daukatena. Gym Berdea Larrabetzun hasi zen 2016an. “Zortzi urteko esperientzia horretan, gure hasierako hipotesia berretsi dugu: ariketa fisikoak, naturarekiko kontaktuak eta proiektu bat partekatzean sortutako harreman pertsonalek hobetu egiten dute era ezberdinetako pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea”, azaldu du proiektuaren koordinatzailea den Keko Alonso biologo eta Besaiako kideak.
Berriatuan ondo dakite hori eta horregatik parte hartzen dute Larrabetzu eta Eagaz batera. Interesdunek informazio gehiago jaso dezakete proiektuaren sustatzaile den Keko Alonsori deituta (699 73 98 51). Hamabosterik behin helduekin saioa egiten dute, eta hiru asterik behin eskolakoekin. Hain zuzen ere, 2024ko egutegia zehaztu berri dute:
- Gym Berdea herrian: otsailak 26, martxoak 11 eta 25, apirilak 15 eta 29, maiatzak 13 eta 27, ekainak 10 eta 24, irailak 16 eta 30, urriak 14 eta 28 eta azaroak 11 eta 18.
- Gym Berdea eskolan: otsailak 26, martxoak 11, apirilak 15, maiatzak 13 eta 27, ekainak 10, irailak 16, urriak 14 eta azaroak 11.