Bolibarretik Ziortzara, bakearen alde
250 lagun inguru batu ziren bakearen aldeko ospakizunetan.
250 lagun inguru batu ziren zapatuan (ostailak 17) Ziortza-Bolibarren egindako bakearen aldeko ibilbidean. 9:45etan izan zuten hitzordua Bolibarko parrokiako eleizpean eta bertatik abiatuta, 1.9 kilometroko ibilbidea osatu zuten zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. Bertan, Bilboko Elizbarrutiak txokolate beroa eskaini zieten eta Joseba Segurak, Bilboko gotzainak, bideratutako bakearen aldeko ekitaldian parte hartu zuten. Tailer ezberdinak egiteaz gain, ospakizun otoitzaldi batekin eman zioten amaiera ospakizunari.