Kutxazain automatikoak jartzeko laguntzak, landa eremuetako udalerrientzat
Etxebarriak, Ispasterrek eta Munitibarrek jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Kutxazain automatikoak instalatzeko laguntza lerro bat bat ezarri die Eusko Jaurlaritzak landa eremuetako 64 udalerriri. Etxebarriak, Ispasterrek eta Munitibarrek jasoko dituzte laguntza horiek.
Jaurlaritzatik azaldu dutenez, landa eremuen hazkundean eta biziberritze prozesuan oinarrituz, biztanleriaren bizi baldintzak hobetzea da laguntza hauen helburua. Laguntzak jasotzeko, datorren martxoan lizitazio bat irekiko da udalerri bakoitzean zerbitzu horren dirulaguntza adjudikatzeko.
“Landa eremuen garapen ekonomikoaren hazkundea ahalbidetuko duen benetako finantza inklusio baten alde lan egitea da helburua. Izan ere, banku zerbitzuak ematen dituzten erakundeen presentziak familien inbertsioa, aurrezkia eta enpresa proiektuen garapena sustatzen du. Horrek, aldi berean, eremu osoaren aurrerapen ekonomikoari laguntzen dio”, nabarmendu du Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde Hernando Lacallek. Azaldu dutenez, finantza erakundeek iaztik dute eimenaren berri.