Beti Jaiko jubilatuek harreman osasuntsuei buruzko hitzaldia antolatu dute
Edonor joan daiteke hitzaldira. Astelehenean [otsailak 26] 17:00etan elkartuko dira Markina-Xemeingo kultur aretoan.
Pasaden martitzenean [otsailak 20] aldarteari eta enpatiari buruzko hitzaldia entzun ostean, astelehenean [otsailak 26] komunikazioari eta harreman osasuntsuei buruzko hitzaldia eskainiko dute Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkarteko kideek. Ohi bezala, edonor joan daiteke hitzaldira. Kultur aretoan jarri dute hitzordua, 17:00etan.
Aiora Garcia Adonis formatzaile eta giza baliabide eta talentuan adituagaz batera ariko dira bertaratzen direnak, asertibitateari eta mugei buruz, besteak beste. Azken ekintzan 39 lagun elkartu ziren, eta oraingoan ere hitzaldiak erantzun ona edukitzea espero dute antolatzaileek: “Orain arte egin ditugun ekintza guztietan edukiera gainezka egon da. Pozgarria da hori guretzat”.