Markina-Xemeingo jai batzordeak Baserri Eguna eta Karmen jaiak antolatzeko bilera egingo du
Batzarra datorren eguaztenean [otsailak 28] 19:00etan egingo dute, udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Markina-Xemeingo jai batzordeak hurrengo hilabeteetako ekintzak antolatzeko batzarrera joatera deitu ditu herritarrak. Batzarra, hain zuzen ere, datorren eguaztenean [otsailak 28] egingo dute, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan.
Aurreko aktaren onarpena egin eta aratusteen balorazioa egin ostean, aurrera begira jarriko dira bertaratzen direnak. Maiatzaren 11n ospatuko dute Baserri Eguna, eta horri helduko dietek hasteko. Ostean, Karmen jaiak landuko dituzte. Amaitzeko, ohi bezala, norberaren ekarpenak jasotzeko tartea edukiko dute.