Gorka Mugartegi 'Atain II', Danian txapeldun
Bixente Gonzalezegaz irabazi du txapela, Eñaut Urreisti mutrikuarrari eta Oyhenardi finalean menderatuta.
Duela urte batzuk ez bezala, baina zesta-puntak bizirik dirau Danian. Bertara joan dira Lea-Artibai eta Mutrikuko zenbait puntista gazte partidak eta kinielak jokatzera. Hain zuzen ere, eskualdeotako bi ordezkari final handira heldu dira, eta batek txapela jantzi du. Gorka Mugartegi Atain II.ak Bixente Gonzalez bidartarragaz finalean 21-16 gainditu zituzten Eñaut Urreisti eta Gillen Oyhenard bikoteari.
Kanporaketetan erakutsitako nagusitasun islatzea kosta zitzaien finalean irabazleei. Sakeagaz bi aurrelariak arazoak izan zituzten partidaren hasieran, pilota ezin kenduta aritu ziren. 3-4 zindoazela Atain II.ak kolpea jaso du hankan, baina arazorik gabe jarraitu ahal izan zuen. 4-8 aurreratu ziren Urreisti eta Oyhenard mutrikuarraren aurreko koadroetako erremateekin. Markagailuan aurretik egoon ziren partida zatirik handienean, gorriek ezin izan zuten berdinketa lortu 14. tantora arte. Hori bai, behin aurretik jarrita, nagusi izan ziren, ez bakarrik markagailuan, jokoan ere bai eta berehala alde egin zuten 21. tantora arte.
Bestalde, Danel Mandiola markina-xemeindarra podiumeko hirugarren postura altxa zen Iñigo Gorostola Arrietaren agurrean.