Palestinaren aldeko aldarria zabaldu dute
Asko eta asko izan dira Lekeitioko talde batek antolatutako ekimenarekin bat egin duten autoak.
Palestinaren aldeko kotxe karabanak hartu ditu gaur [martxoak 2] Lea-Artibai eskualdeko herriak; Aulesti, Markina-Xemein, Lekeitio, Berriatua eta Ondarroa igaro dituzte elkartasunaren aldarria zabalduz.
Lekeitiotik abiatu dira banderak astindu eta klaxon hotsak joz, eta herritarren begiradak bideratu dituzte. Asko eta asko izan dira Lekeitioko talde batek antolatutako ekimenarekin bat egin duten autoak, karabanagaz bat egiteko zehaztutako hiru hitzorduetan jendea jasoaz.
Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazio iraunkorrak mantentzea da talde antolatzailearen helburua eta hiru lan ildo dituzte; palestinar herriari elkartasuna adieraztea, genozidioa gelditzea, palestinar erresistentziari babesa erakustea eta Euskal Herriko erakunde zein eragileek Israelekin, nahiz berarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeekin, harremanak etetea.