Ekiola kooperatibak azalpen hitzaldiak eskainiko ditu
Lea-Artibaiko hainbat herri bisitatuko dituzte martxoaren 11tik 18ra bitartean.
Joan de astean aurkeztu zuten Ekiola eguzki energia sortzeko eta kontsumitzeko herri kooperatiba. Hain zuzen ere, horrelako lehendabiziko kooperatiba da Bizkaian. Etxebarrian kokatuko da eta urtean 1369 mwh ekoitziko ditu. Hau da, eskualdeko 649 familia edo saltoki txikiren energia beharrak asetzeko adina energia. Espero dute Ekiolak 0 kilometroko energia berriztagarria ekoiztea urte amaierarako.
Hau guztia eta askoz gehiago azaltzeko kooperatibak hainbat hitzaldi eskaniko ditu hurrengo asteetan. “Helburua proiektuaren datu zehatzak azaltzeaz gain, kontsumo elektrikoaren egungo faktura aurkezten duten bertaratuek txosten pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute, kooperatiban parte hartu nahi duten edo ez baloratu ahal izaateko”, azaldu dute. Txosten horrek parte hartzeko baldintzei buruzko informazio zehatza jasotzen du, “familia bakoitzaren kontsumoaren arabekoa izango dena”.
Hitzaldiak:
- Martxoaren 11n, 18:30ean, Etxebarriko kultur aretoan.
- Martxoaren 12an, 18:30ean, Markina-Xemeingo Esperantza aretoan.
- Martxoaren 13an, 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
- Martxoaren 14an, 18:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan.
- Martxoaren 18an, 18:30ean, Berriatuko bideo gelan.