Hiru domina eskuratu ditu Mutriku Arraun Taldeak
Gipuzkoako Ergometro Txapelketan urrezko domina bat eta bi zilarrezko eskuratu dituzte mutrikuarrek.
Zapatuan [martxoak 2] Gipuzkoako Ergometro Txapelketa lehiatu zen Donostian, eta bertan aritu ziren Mutriku Arraun Taldekoak. Kategoria ezberdinetan parte hartu zuten, eta maila ederra erakutsi zuten, baita emaitza ikusgarriekin berretsi ere. Hiru domina etxeratu zituzten mutrikuarrek; bi zilarrezko domina eta urrezko domina bat.
Garazi Flores Moredak haurren kategorian lehenengo postua eskuratu zuen 1.000 metroko proba 03:44,03ko denboran osatuta. Bigarren sailkatuari 13 segundoko tartea aterata. Beteranoen kategorian ere 1.000 metroko proba lehiatu zuten eta Juan Luis Elezgaraik bigarren postua bereganatu zuen 03:51,00ko denboran proba osatuta. Kadeteen kategorian, ostera, 1.500 metroko proba lehiatu zuten eta bertan aritu zen June Odriozabala Onaindiak. 06:03,00ko denboran osatu zuen proba eta podiumera igo zen, bigarren postua eskuratuta.