Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Malax eta Latxi dira Lekeitioko Beteranoen Trinkete Txapelketako lehenengo finalistak

Domekan [martxoak 10] 10:00etatik aurrera jokatuko dute bigarren finalaurrekoa. Finala, berriz, martxoaren 24an izango da.

Lekeitioko Trinketeko Beteranoen XVIII. esku pilota txapelketa. Argazkia: Akarregi Pilota Elkartea. Argazkia: Akarregi Pilota Kirol Elkartea.
Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/03/05

Lekeitioko Trinketeko Beteranoen XVIII. esku pilota txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zuten joan den domekan [martxoak 3] 40 urtetatik 60ra bitarteko pilotariek. Mendatako Malax eta Elantxobeko Latxi aritu ziren Mallabiko Telleriaren eta Eibarko Madariagaren aurka, eta 30-23 irabazita, Malaxek eta Latxik lortu zuten finalerako lehenengo txartela.

Partida erabakigarria jokatu zuten pilotariek. Hasierako tantoetan txaflana eta frailea erabiliz Telleria izan zen jokoaren jaun eta jabe markagailuan zortzi tantorainoko abantaila lortuz: 8-2, 15-8… Partida pixkanaka orekatuz joan zen: “Partida orekatu egin zen aurreko jokaldi batean Malaxek pilotakada bat jaso zuenean buruan. Sustoa bakarrik izan da”. Horren ostean Malaxek apur bat mareatuta jarraitzen zuen arren, markagailua berdintzeko gai izan zen, 19-19. Malaxen sake laburraren ondorioz 21. tantoa eskuratu zuten Telleriak eta Madariagak, baina segituan Latxik egindako dejadak eta Malaxen moztutako pilotak 22-28ra eroan zuen markagailua, irabazleen alde.

Jarraian Telleriak eta Madariagak postuak aldatu zituzten markagailuari buelta emateko ahaleginean, baina Telleriak sarera bidalitako pilota 23. eta euren azken tantoa izan zen. Malaxek eskuratu zituen azken bi tantoak berriro ere ohiko postuetara itzulita jokatu zituzten.

Antolatzaileek adierazi dute irabazleak “bikain” aritu zirela, zortzi tanto sakez lortuz: “Partida luzea jokatu zuten, ordubetetik gorakoa. Azkenean aurten txapeldun izateko faboritoak direnek irabazi dute”. Malaxen eta Latxiren aurka arituko diren bigarren finalistak domeka honetan [martxoak 10] jakingo dituzte. Senior mailan berriz, bi bikote daudenez zuzenean daude finalerako sailkatuta: Jaunarenak eta Condek jokatuko dute Astigarragaren eta Etxezarragaren aurka. Finalak, berriz, martxoaren 24an jokatuko dituzte, 10:00etan hasita.

Senior mailako finala Jaunarenak eta Condek jokatuko dute Astigarragaren eta Etxezarragaren aurka. Argazkia: Akarregi Pilota Kirol Elkartea.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.