Mutrikuko Rock Kolektiboaren urteurren ospakizunak hasiko dituzte
30 urteko ibilbidea ospatzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte urtean; lehenengoa domekan [martxoak 10] Gominols taldearen kontzertua izango da.
Mutrikuko Rock Kolektiboak badauka zer ospatu, urteurrenak bereziak izan ohi dira, hortaz, aurtengoa urte berezia izango da elkartearentzat: 30 urteko ibilbidea osatu baitu.
Elkarteak 30 urte beteko dituela gutxi ez, eta elkartearen urteko hitzordurik garrantzitsuena izan ohi den Abendurock ekimenaren 20. hitzordua izango da aurtengoa. “Hori guztia aitzakiatzat hartuta, hainbat ekitaldi antolatuko ditugu urte guztian. Ia hilabetero egongo dira ekimenak, Xiri Eguna barne”.
Askotariko ekimenak egingo dituzte, baina lehenengoari hitzordua ipini diote; domekan [martxoak 10] izango da, eta “formatu eta ordu berezi batean egingo da”. Zehazki, Paralisis Permanente post-punk taldearen bertsioak eskaintzen dituen Gominols talde ondarrutarrak eskainiko du kontzertua, domekan, 12:30ean, Mutrikuko Gaztetxean.
Kontzertura joateko interesa dutenek sarrerak eskuratzeko aukera dute Internet bidez 3 euroren truke. Horrez gain, egunean bertan ere sarrera lortzeko aukera egongo da