Apirilaren 7an egingo da Boga! mendi martxa
Izena emateko aukera zabaldu dute, baina webgunearekin arazoak izan dituzte eta "egunotan konponduko" dela zehaztu dute.
Mendizaleen urteroko hitzordu ukaezina bilakatu den Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak, Aurrera Mendi Taldearen laguntzarekin antolatutako Boga! mendi martxa apirilaren 7an egingo da. Aurten, bi ibilbide izango ditu aukeran; 14 km-koa eta 24 km-koa. Ibilbide luzea (54km) ez da egongo.
Internet (boga.aurreramt.org )bidezko izen-ematea jada ireki badute ere antolakuntzatik azaldu dutenez “arazoak ematen ari da eta egunotan konponduta egotea espero da”. Ohi legez, egunean bertan irteera baino ordu bete lehenago izena emateko aukera egongo da. Ibilbide luzea 13 euro ordainduko da, 15 euro egunean bertan. Ibilbide laburra, ostera, 5 euro ordaindu beharko dute 14 urtetik beherakoek, eta 10 euro nagusiek.
- Ibilbide laburra 09:30etan abiatuko da Zubi Zahar ikastolatik, Kalamendira egingo dute irteera eta 14 kilometroko ibilbidea izango da, hiruzpalau ordutan burutzekoa eta 400 metroko desnibel positiboa izango duena.
- Ibilbide luzea 8:00etan abiatuko da Zubi Zahar ikastolatik, Kalamendi, Legarregi eta Tontorramendi igoko dituzte, 24 kilometroko ibilbidean. Bost ordu eta erdian egiteko modukoa da eta 800 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute.
Antolakuntza errazteko asmoz aparkaltzeko guneak zehaztu dituzte; Txomin Agirre ikastoa, Zaldupe kiroldegia eta anexoa.