Jagoba Arrasate da Euskal Selekzioaren hautatzailea berria
Mikel De Gregorio Euskadiko Futbol Federazioko kirol zuzendaria "oso pozik" agertu da Jagobaren baiezkoagaz.
Gaur [martxoak 6] eman dute jakitera Jagoba Arrasatek zuzenduko duela Euskal Selekzioa martxoaren 23an, 20:00etan, San Mamesen, Uruguairen aurka. Osasunako entrenatzaile berriatuarrak Javier Clemente ordezkatuko du karguan.
Mikel De Gregorio Euskadiko Futbol Federazioko kirol zuzendaria “oso pozik” agertu da Jagobaren baiezkoagaz: “Oso pozik gaude Jagobak gure selekzioak ordezkatu behar dituen balioak batzen dituelako. Eredu berriari hasiera emango dion eskarmentu handiko entrenatzaile gaztea da. Euskal Selekzioak lehenengo mailan eskarmentu zabala duen entrenatzailea, Europako mailarik nagusienean lehiatu dena eta gure selekzioa zuzentzeko ilusioz gainezka datorren hautatzailea izango du”.