Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Korrikaren aldeko bideo herritarra grabatuko dute Lekeition

Zapatuan [martxoak 9] 11:30ean elkartuko dira herritarrak, Talan. Horrez gain, asteburuan Bizkarsoro filma ere ikusgai egongo da.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/03/06

Egun gutxi falta dira 23. Korrikari hasiera emateko. Irunen hasi eta Baionan amaituko da aurtengo ibilbidea, eta Lea-Artibai eta Mutrikutik martxoaren 20an pasako da. Harro herri lelopean pasako da korrika, eta Lekeitiarrek ongi etorri beroa emateko asmoz bideo herritarra grabatuko dute zapatuan, martxoaren 9an (eguraldi txarragaz atzeratu egingo dute bideoaren grabaketa). 11:30ean Talan elkartuko dira herritarrak eta herrian zehar grabatuko dute bideoa: “Talan hasiko gara. San Pedropetik portura joango gara, eta portutik plazara”.

Bideoaren helburua korrika balioan jartzea dela azaldu dute: “Euskaldunontzako Korrikak daukan garrantzia azpimarratu eta goraipatu nahi dugu. Bestalde, herritarrak Korrikan parte hartzera bultzatzeko ere baliatu nahi dugu bideoa”. Bideoa grabatu eta prest dagoenean sare sozialetan zabalduko dute.

Beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte, “denak ildo beretik”. Egitaraua aurrerago jakinaraziko duten arren, Korrika Lekeitiotik pasatzen den egunerako “egitarau zabala” antolatu dutela aurreratu dute. Hala ere, horren aurretik asteburuan Bizkarsoro filma proiektatuko dute Ikusgarrin. Martxoaren 9an eta 10ean 19:30ean, eta martxoaren 11n 20:30ean egongo da ikusgai. Sarrerak Lekeitioko Zinemazaleen web orrian edo lehiatilan eskuratu daitezke, 6 euroren truke (bazkideetzat, 4 euroren truke).

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.