Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

SF-Haitzazko Oroimenezkoa, asteburuan

Zapatuan [martxoak 9] Markina-Xemeinek elite eta 23 urtez azpikoen tropela eta Euskaldun Torneoko hirugarren proba hartuko ditu. 117 kilometroko ibilbide gorabeheratsua egin beharko dute ziklistek.

Alex Uriarte Atxikallende
Markina-Xemein
2024/03/06

Asteburuan, Euskal Herriko afizionatu mailako txirrindulariek hitzordu garrantzitsua edukiko dute Markina-Xemeinen, herriko txirrindulari elkarteak antolatuta: zapatuan [martxoak 9] 33. Sabin Foruria-Haitzasko Oroimenezkoa lehiatuko dute, 09:45ean hasita. Elite eta 23 urtez azpiko ziklistek parte hartuko dute lasterketan, eta Euskaldun Torneorako baliagarria izango da; hain zuzen ere, txapelketa horretako hirugarren proba puntuagarria izango da Markina-Xemeingoa, Zumaiakoaren eta EreƱokoaren ondoren. Azken lasterketa horretan maisuki gailendutako Caja Rural-Alea etxeko Hugo Aguilar madrildarra da, egun, lehiaketako liderra; bigarren postuan Finisher taldeko Sergio Romeo asturiarra dago eta hirugarrena, ostera, Caja Rural-Aleako Lucas Joseph Towers da.

117 kilometroko ibilbide gorabeheratsu eta teknikoari aurre egin beharko diote parte hartzaileek. Markina-Xemeindik Ondarroara eta Lekeitiora joko dute, ihesladietarako eremu aproposetatik; jarraian, Gontzugaraigane mendatea igoko dute Munitibartik. Mendiko sailkapenerako lehen aldapa puntuagarria izango da 45. kilometroan igoko duten hori. Bigarrena, aldiz, Plazakolatik igoko duten Milloi izango da, 61. kilometroan iritsiko zaiena.

Lekoitz Ganeko mendatea eta Gontzugaraiganeko azken pasaera izango dira ibilbideko epaileak

Gontzugaraiganeko bigarren pasaerak (83. kilometroa) gogortasun gehigarria emango dio lasterketari, unerik erabakigarrienera ailegatu orduko: Lekoitz Ganeko mendatea. 94. kilometroan igoko dute koska hori, Markina-Xemeingo aldetik; aldaparen gailurra harrapatu ostean, Aulestira jaistea eta Gontzugaraigane azkenengoz gainditzea (107. kilometroa) baino ez zaie geratuko txirrindulariei, Markina-Xemeingo Aldaola kaleko helmuga harrapatzeko.

Iazko lehen hiru sailkatuetako hiru profesional mailan dabiltza egun, probaren mailaren erakusle

Hiru ordu inguruko lasterketa izatea aurreikusi dute antolatzaileek, 40 kilometro ordu inguruko abiaduragaz. Gaur-gaurkoz, 150 txirrindulari inguru daude izena emanda; tropela, gehienez jota, 200 lagunekoa izango da. Iazko ekitaldian, Telcom ON Clima Oses etxeko Marc Cabedo nagusitu zen; Caja Rural-Aleako Julen Arriola-Bengoa izan zen bigarrena, eta Laboral Kutxa-Euskaltel Euskadi Fundazioa etxeko Iker Mintegi hirugarren postuen helmugaratu zen. Hiru horietatik bi profesional mailan daude egun, probak duen mailaren erakusle: Arriola-Bengoa Caja Rural-Seguros RGA taldean dabil, eta Mintegi Euskaltel-Euskadin.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.