Berriatuko Udalak HITZArekiko konpromisoa berretsi du
Berriatuko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute.
Berriatuko Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute gaur [martxoak 12]. Modu horretan, Berriatuko Udalak HITZArekiko konpromisoa berretsi du,eta , hain zuzen ere, biztanleko 3 euroko diru laguntza ematen jarraituko du. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.