Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduren proiektu falta salatu du Lekeitioko EAJk

Besteak beste, gastu arrunta nabarmen handitu dela, gardentasunik eta herritarren parte hartze prozesurik eman ez dela eta Lekeitio hobetzen jarraitzeko inbertsio proiekturik ez dagoela salatu dituzte.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/03/12

Lekeitioko EAJren udal taldeak adierazi du EH Bilduk aurkeztutako 2024ko udal aurrekontuen aurrean abstenitu egin dela, “EAJtik egindako ekarpenak burutzeko konpromisoa hartu dutelako”. Hala ere, udal gobernuaren proiektu falta salatu dute. Besteak beste, gastu arrunta nabarmen handitu dela, gardentasunik eta herritarrek parte hartze prozesurik eman ez dela eta Lekeitio hobetzen jarraitzeko inbertsio proiektu berririk ez dagoela salatu dute.

Kezkagarritzat jo dute EH Bilduk aurkeztu dituen aurrekontuetan ez sartu izana oposizioan zeudenean egiten zituzten ekarpen batzuk, adibidez, herrian aterpea sortzea, Abaroa Jauregia berreskuratzea eta Maderas de Lekeitio herriratzeko inbertsioak gauzatzea: “Badirudi lehentasunak aldatu direla”. 

Etorkizunera begirako “herri proiektu falta” ere salatu dute EAJko kideek, horrek “paralisia eta inbertsio eta proiektu berrien falta” ekar lezakeelako: “Agerian geratzen ari da ia urtebete daraman udal gobernu honen immobilismoa. Izan ere, EH Bilduk aurkezten duen aurrekontu proiektuko inbertsio gehienak aurreko legealdian EAJk aurreikusitako eta Europar Batasunetik lortutako 1.000.000 euroko Next Generation diru laguntzekin buru beharreko proiektuak dira”. Gaineratu dute, ez dutela udal gobernuaren hurrengo urteetarako proiektuen berririk: “Zoritxarrez, EH Bilduren gobernua hasi denetik ia urtebete pasatu den honetan ez dakigu zer eskaintzen dioten Lekeitioko herriari hurrengo lau urteetarako. Ez daukagu legegintzaldiko proiektuen berririk”.

Lekeitioko EAJren udal taldeak bost zuzenketa proposatu ditu eta ekarpen gehienak onartu ditu EH Bilduren udal gobernuak.

Parte hartzeari dagokionez, aurrekontuan egiteko prozesua “erabat iluna, zurruna eta primitiboa” izan dela salatu dute, aurrekontuak ez direlako batzordeetan landu eta ez delako herri batzarrik egin. Hori ezin dela onartu uste dute: “Ezinbestekoa da gardentasun eta parte hartze printzipioei eusteko herritarrei aldez aurretiko informazioa ematea”.

Bestalde, zaintzari ere erreparatu diote, eta “hemen ere huts” egin dutela adierazi dute: “Zaintzarekin ere tematuta ibili izan dira. Zaintza erdigunera ekarri behar dela, eremu pribatutik komunitatera, duintasunera. Gizarte Ongizatera bideratutako aurrekontu sailak ez du aldaketarik izan eta azaroaren 7an egin zen lehen batzordetik hona ez da gehiagotan deitu”.

Azkenik, zuzeneko kontratazioari dagokionez, 2012an gertatu zenarekin alderatu dute: “Berriro ere, EH Bilduren gobernuarekin 2012an gertatu moduan inongo hautaketa prozesu publiko barik pertsona bat kontratatuko da udaleko komunikazio arduradun moduan. Orain arte lan horretan zebilen langile publikoari zeregin horiek kendu eta udal langilea ez den EH Bilduren konfiantzazko pertsona bati eman zaizkio”.

Ekarpenak. Bestalde, jakinarazi dute Lekeitioko EAJren udal taldeak bost zuzenketa proposatu zituela, eta ekarpen gehienak onartu dituela EH Bilduren udal gobernuak. “2024an jarraipen zorrotza egingo dugu egindako eskariak burutzen direla ziurtatzeko”. Eskarien artean daude Zumatzeta eta San Inazio inguruko berriztatze prozesuan aurrera jarraitzeko proiektua egitea, Maderas de Lekeitioko eta Antzorizko eremua herriratzea eta ingurunea berreskuratzen hastea, Eluntzetako bidea saihesbidearekin eta Lea ibilbidearekin lotzea, Lekeition etxebizitzak eskuratzeko dagoen arazoa aztertu eta neurriak ezartzeko ikerketa burutzea eta alde zaharra birgaitzeko plan berezia eguneratzeko prozesuagaz hastea.

Erlazionatutako edukiaLekeitioko Udalak iaz baino 22.033 euro gehiago ditu 2024ko aurrekontuan

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.