Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaKultura

Mutrikuk hainbat ekimen hartuko ditu Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen baitan

Flysch beltza ezagutzeko moduak eskainiko dituzte; hitzaldia, erakusketa eta bisita gidatuak. Lekeition Santa Katalina Itsasargia bisitatzeko prezio berezia ipini dute.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2024/03/12

Euskal Kostaldeko Museoen hilabetearen ekimenak hartuko ditu Mutrikuko Nautilus ikasgune Geologikoak. 27 museok parte hartzen dute kostaldeko museoak ezagutzera eman eta herritarrengana hurbiltzeko asmoz antolatutako ekimenean, tartean, Geoparkearen eta Museoen Sarearen baitan dagoen Mutrikuko museoak; eguenean [martxoak 14] abiatuko dira ekimenak. 

Jesus Mari Narvaez eta Esperanza Azkarraga bikoteak 40 urtez Mutrikuko flysch beltzean jasotako fosilak erakusten dituen museoak, munduko bilduma paleontologiko garrantzitsuenetako bat osatzen du. Zehazki, bertan eskainiko dira museoaren hilabetearen baitan antolatutako hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta bisita gidatuak. 

Flysch beltzeko konkrezio eta septariak: ezaugarriak eta eraketa hitzaldia izango da lehenengo hitzordua eta Luis Migel Agirrezabalak septaria izenez ezagutzen diren “altxorren” berri emango du, bi urtez egin duen ikerketaren emaitzak azalduz: “Gertaera geologiko bitxiak erakusten dizkigun harribitxiak dira”.

Hitzaldiaren ostean, Geoparkeak bultzatutako ikerketa eta nazioarteko elkartrukerako programari esker sortu den Konkrezio eta septarien erakusketaren irekiera egingo dute: apirilaren 7ra bitartean egongo da ikusgai.

Asteburuan ere ez da zereginik faltako. Zapatuan [martxoak 16] ate irekien jardunaldia hartuko du museoak eta doako sarrera eskainiko du 11.30etik 14.30era eta 17.30etik 19.30era.

Haurrei bideratutako saioak ere antolatu dituzte. Lehenengo fosil tailerra egingo dute, eta ostean, itsasontziz flysch beltzaren labarrak ezagutzera joateko aukera eskainiko duen Flyscha haurrekin ekimena antolatu dute.  Mutrikuko portua eta Saturrarango hondartzaren arteko ibilbidea egin eta inguruak ikusteko aukera eskainiko du. Bi egun egongo dira ekimenean parte hartzeko; martxoaren 17an euskarazko saioa eta martxoaren 24an, ostera, gaztelaniazkoa.”Jarduera 4-12 urte bitarteko umeentzat da egokia; 25 lagunentzako tokia egongo da”. Hortaz, erreserba egitea beharrezkoa izango da,   webgunearen bidez.

Lekeitiok ere ekimenarekin bat egin du eta Santa Katalina Itsasargia bisitatzeko ohiko bideak egongo dira, baina prezio berezia izango  du; 3 euro. “Aurrez erreserba egin beharko da”. Ondorengo egunak dira prezioa ezarriko zaienak: martxoaren 16a, 17a, 23a eta 24a. Zapatuetan lau ordutegi egongo dira aukeran, domeketan, ostera, bi.

EGITARAUA
 
Lekeitio.  Santa Katalina Itsasargia:
  • Martxoak 16, 17, 23 eta 24. Erreserba eginda prezio mugatua (3 euro).  Zapatuetan: 11:30ean, 13:00etan, 16:30ean eta 18:0etan.
    Domeketan: 11:30ean eta 13:00etan.  Erreserba: 94 684 40 17/ turismo@lekeitio.eus
Mutriku. Nautilus Ikasgune Geologikoa:
  • Martxoak 14 (18:30). Flysch beltzeko konkrezio eta septariak: ezaugarriak eta eraketa hitzaldia.
    • Ostean. Flysch beltzeko konkrezio eta septariak erakusketaren irekiera (apirilaren 7ra arte ikusgai egongo da)
      • Astelehenetik ostiralera: 17:30etik 19:30era.
      • Zapatuetan, Aste Santuan eta Pazko Astean: 11:30etik 14:30 eta 17:30etik 19:30era.
      • Domeketan. 11:30etik  14:30era.
  • Martxoak 16. (11:30-14:30/17:30-19:30) Ate irekiak.
  • Martxoak 17. Nautilus gela didaktikoan familiei zuzendutako fosil tailerra eta itsasontziz irteera fysch beltzaren labarretara (euskaraz). Doan erreserba eginda (943 60 33 78/ www.geoparkea.eus)
  • Martxoak 24. Nautilus gelan familiei zuzendutako fosil tailerra eta itsasontziz irteera (gaztelaniaz) Doan, erreserba eginda: 943 60 33 78/ www. geoparkea.eus

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.