'Hona bostekoa!' komikia eta erakusketa aurkeztuko dute
Geuretik Sortuak ekimenean garatutako komiki bilduma aurkeztuko dute barikuan [martxoak 15] 18:30ean, Zabiel Kultur Etxean.
Geuretik Sortuak ekimenean garatutako Hona bostekoa! komikia aurkeztuko dute gaur 18:30etik aurrera Zabiel Kultur Etxean. Eñaut Aiartzaguena komikiaren sortzaileetako batek gidatuko dute aurkezpen solasaldia. Era berean, Hona bostekoa komiki erakusketa ere inauguratuko dute. Hain zuzen ere, erakusketa astebetez egongo da ikusgai herritarrentzako, hilaren 22ra arte. Aste bitartean 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara.
Udalbiltzako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan sortutako komiki bilduma da Hona bostekoa!, bost komikilarik bost komiki labur sortu dituzte, bakoitza Euskal herriko gune batean kokatuta. Beraz, bildumaren barruan, bost komiki aurkituko ditu irakurleak. Harresia, Unai Gaztelumendik Leitzan eta Berastegin ondutako istorioa, bi herrian arteko mugari buruzkoa. Gure basoak, Eñaut Aiartzaguenak Amasa-Villabonan landu du eta bertako basoen istorio kontatzen du. Txillardegi Bergaran, Kote Camacho de Miguel Bergaran izan zen eta Txillardegiren euskalduntzeari buruzko komikia landu zuen; Handantza. Mattinek Usurbilen musikari buruz idatzitako istorioa da, eta azkenik, , Aritz Ibarrarebak, Saran, Urruñan, Beran eta Lesakan I. Mundu Gerrari buruz sortu duen istorioa kontatzen Aldaxka pozoituak komikian.
Geuretik Sortuak dinamikako berritasuna izan zen komikigintza, lehendabizikoan ez baitzuten garatu, bakarrik literatura, antzerkia eta zinema. Komikigile hautatu bakoitzak esleitu zitzaion herrian egin zuen egonaldia: “Bertako istorioak entzun, ikusi eta biltzeko, ondoren haren lana herriko historiarekin lotu ahal izateko eta sortzailearen eta herriaren arteko zubi bat eraiki ahal izateko”. Egonaldiaren ondoren, komikigile bakoitzak haren lana entregatu, eta bost hatzeko eskua osatu zuten Hona bostekoa! komiki-bilduma hain zuzen ere. “Hainbat herrietako istorioak eta historia batzen dira bertan, bost estilo eta kontaera oso desberdinetan, Euskal Herriko hainbat txokotako kontakizunak elkarlotuz lan bakar batean”.