Zaldi mando eta Kinttopeko sariketak jokatuko dituzte Aulestin
Martxoaren 15, 17, 18, 23, 24 eta 25ean egingo dituzte Aulestiko Kinttopeko eta Zaldi mando probak.
Zaldi mando eta Kinttopeko probak lehiatuko dituzte Aulestiko probalekuan, gaurtik hasita. Hain zuzen ere, martxoaren 15ean, 17an, 18an, 23an, 24ean eta 25ean ospatuko dira Aulestiko Udalak eta Bizkaiko Kirol Federazioak antolatu dituzte txapelketak. Probak Aulestiko 1050 kilogramotako harriarekin lehiatuko dira. 15 euro ordaindu beharko da sarrera.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Kinttopeko lehen sei sailkatuek eta Zaldi mando probako lehen hamarrek sari ekonomikoa asoko dute.; iazkoak baino sari hobeagoak banatuko dituzte. Kinttopeko garaileak, 750 euroko sariaz gain, Ilunzar tabernak emandako txalma ere irabaziko du; zaldi mando probakoak, ostera, 800 eurokoa, udalak emandako txalma eta urdaizpikoa eramango ditu.
Urtero legez, aurton ere Lea-Artibaiko parte hartzaileen sailkapena egongo da Aulestin. Irabazleak 200 euroko saria eta Ibetarrik emandako txalma jasoko du. Hori bai, antolatzaileek aurreratu dute, sailkapen horretan parte hartzeko, gutxienez hiru partaideko taldea aurkeztu beharko dela.
Aulestiko Ibekohondok, Errigoitiko Tokaiosek eta Guriezoko Fermin Santamariak lehiatuko dute gaur, 21:00etatik aurrera. Domekan jokatuko da asteburuko bigarren jardunaldia, eta bertan izango dira Azkoitiko Txibilter, Busturiko Anjel Txertudi, Aulestiko Koba eta Nabarnizko Jatetxe Nabarniz; 18:00etan hasikod a.