Ekhi Uriartek nagusitasunez irabazi du 42. Aitxekutz Saria
Gaur [martxoak 16] Bizkaiko Kopako lasterketa lehiatu dute Lea-Artibaiko errepideetan. Goizean nagusien txanda izan da 43. San Gregorio Sariagaz.
Txirrindulariek hartu dute gaur [martxoak 16] Lea-Artibai, Berriatua batez ere. Goizean 43. San Gregorio Saria eta IX. Asier Aranceta Memoriala jokatu ostean, arratsaldean 42. Aitxekutz Saria eta 23. Juan Luis Kanterape memoriala jokatu dute. Hau da, goizean nagusien txanda izna eta gero, arratsaldean juniorren unea heldu da. Ertaintzaren aginduagatik 15 minutu aurreratu behar izan dute hasiera ordua, azkenean 16:00etan atera dira txirrindulariak.
83,9 kilometroko ibilbidea zuen aurretik tropelak eta nagusietan bezala, Asterrikako azken igoerak aukeratu beharko luke txirrindularirik indartsuenen multzoa. Hori bai, gazteen lasterketak kontrolatzeko zailagoak izan ohi dira eta ezusteetarako aukera gehiago eta handiagoak izaten dira. Arin osatu da eguneko ihesaldia eta helmugara arte iritsi ere. Lehendabizi Ekhi Uriartek alde egin du, bederatzi txirrindulariko taldea izan du atzetik, baina ez haiek ezta tropelak ere ezin izan du irabazlea harrapatu. Berriatuko helmugan minutu bateko tartea baino gehiago atera dio Ruben Sanchez bigarren saikatuari eta hirugarren heldu da podiuma osatuz Facundo Ambrossi.
Berriatuko Txirrindulari Elkarteak laguntzaile moduan aritu diren 50 pertsona ingururi eskerrik beroenak eman nahi izan dizkio. “Haiek barik ezingo genituzke lasterketak aurrera eraman eta herrian dugun laguntza ikaragarria da eta egunero eskertu beharrekoa”.