Euskal Selekzioaren partidutik bueltatzeko doako autobusa ipini du Ondarroako Udalak
Zapatuan [martxoak 23] gizonezkoen Euskal Selekzioak Uruguairen aurkako partida jokatuko du San Mamesen. Ondarroako Udalak partidua amaitu eta Bilbotik itzultzeko doako autobusa antolatu du; 22:15ean, Euskalduna Jauregiaren paretik aterako da.
Izena emateko aukera zabalik egongo da barikuko [martxoak 22] 13:00ak arte; ondorengo loturaren bidez egin behar da izen ematea. “16 urtetik beherakoak adin nagusiko batekin joan beharko dira”, gehitu dute udaletik.